Basque lives matter. 9ak LIBRE, Roxika LIBRE!

Berehala hasiko den beste epaiketa batean aurrean aurkitzen gara. Aztnugal-eko kanpainak argi erakutsi zuen (beste hainbestek bezala) torturetan oinarritzen diren epaiketen aurrean gaudela, froga nagusiak kalabozoetan ateratako hitz behartuak izanik.

 

Bide horretan jarraitzen dute Basque Lives Matter kanpainako lagunek. Gure bizitzek axola dutela aldarrikatu, eta torturetan eta basekerian oinarritutako epaiketen etetea eskatu nahi du.

Guzti honekin bat egiten dugu politikoki, irmoki baina baita emozionalki eta laguntasunetik. Bertan epaitutako lagunen bizitzak axola digutela esan nahi dugu, haien oinarrizko eskubideen kontra doan epaiketa etetea exijitzen dugu eta haien ondoan lanean egongo garela aldarrikatu.

Kasu honetan, gure kide den Roxika bereziki agurtu eta babestu nahi dugu. GUrekin batera egin duen lana frogatzat erabili nahi dute, mugimendu feminista eta EHaren burujabetzaren aldeko lana kriminalizatuz. Egin duen lanak gauden tokiraino ekarri gaitu, bere lana gurea da, eta gu ere hari esker bagara.

Bilgunetik argi daukagu: Basque lives matter!

ETIKETAK

Elkarbanatu!