Bilgunean pozez txoratzen gaude gure kide den Ekhiñe Eizagirreren lana kaleratu berri dutelako Susa argitaletxeko lagunek.
Gaur aurkeztu dute liburua eta dagoeneko EHko liburidendetan eta Susaren webgunean topatu ahalko duzue!
Susa argitaletxetik bidali diguten oharraz gain, deskargatzeko moduan daukazue Ekhik bere lanaz idatzitako azalpentxoa.
Ekhine Eizagirre Zarautzen jaio zen 1984an. Gaur egun Fresnesko kartzelan preso dute.
Intimitatea, desira, erotismoa, borroka, errepresioa, feminismoa, identitatea dira Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburuko gaiak. Gardentasun eta biluztasun distiragarri batez mintzo den ahots berria dator gure literaturara, bizi baldintza ezohiko batzuen kontakizuna aletzeaz batera kontzientzian asaldua sortuko diguna. “Hiru aro bereiziko dituzu” diosku idazleak: “lehenik, Euskal Herrian bizi nintzeneko garaia; bigarrenik, klandestinitatea; eta hirugarrenik, espetxealdia. Azken hamar urteetako oroitzapenek bizia gal ez dezaten, berreskuratu, elkarri josi eta atondutako hitzak”.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30