Etxeko langileentzako lan-aholkularitza

“Con vos ” zerbitzua:  Etxeko langileentzako lan-aholkularitza.

Zure lanarekin eta zure eskubideekin zerikusia duen edozein gairi buruzko zalantzarik baduzu (kontratuak, soldata, gizarte segurantza, ordutegiak, atsedenak, oporrak etab), eta lan baldintzak aldatu badizkizute edo lanetik kaleratu bazaituzte, kontsultatu Con Vos zerbitzuarekin.

Jarraian helarazi diguten informazioa:


Modu hurbilean aholkatuko zaitugu, dohainik. Zurekin gaude.

Gogoratu: paperik eduki ez arren gainerako langileen eskubide berberak dauzkazu.

Erabili baliabide garrantzitsu hau.

Nola funtzionatzen du zerbitzu honek?


Kontsultak modu presentzialean, posta elektronikoz edo telefonoz egin daitezke.

Jarri harremanetan gurekin nahi duzun bidea erabiliz.

Non gaude? Getxoko Jabekuntza Eskolan. Martikoena, 16.

Noiz ematen dugu arreta?  Ostegun arratsaldez (modu presentzialean hamabost egunean behin).
Ezinbestekoa aurretiaz hitzordua eskatzea.

Nola jarri harremanetan gurekin?
Aurretiazko hitzordua eskatzeko edo aholku eskatzeko:
 
E-maila: asesorialaboral@mujeresconvoz.com

Telefonoa (dohainik): 900 82 88 90

Gogoratu modu presentzialean arreta jasotzeko ezinbestekoa dela aurretiazko hitzordua izatea.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA