Etxeko lanen zama oraindik emakumeen gain geratzen da

EAEn emakumeek denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanetan gizonek baino, bi aldiz gehiago

Eustatek, euskal biztanleen denbora banaketaren azterketa argitaratu berri du.

Azken bi hamarraldietako gizarte-aldaketa nagusien analisia eskaini nahi da, Eustatek 1993-2013 bitartean bost urtero eginiko Denbora Aurrekontuen Inkestetako datuak aztertu ondoren.

12. atalean denbora-erabilera eta banaketa aztertzen dira genero-ikuspegitik. Adierazleen eta indizeen sistema batez, honelako galderak erantzuten dira: azken urteetan izan da aldaketarik Euskal AEn genero ezberdintasunean? Emakume eta gizonen denbora-banaketak aldatu dira? Krisiak izan du eraginik emakume eta gizonen denbora-erabileran?

1993an emakumeek lau aldiz denbora gehiago pasatzen zuten etxeko lanetan gizonek baino. 2013an, bi aldiz gehiago; hobera egin da, baina ezberdintasunak indartsu dirau.


Etxeko lan ez-ordaindua Euskal AEko BPGren %32,4 litzateke 2013an

2013an euskal AEko etxeko produkzioaren balioa, 21.342 milioi, BPGren %32,4 zen. Produkzio honen balioaren %66,7 emakumeena, %33,3 gizonena. Datuok Eustaten azken Etxeko Lanaren Kontu Satelitean daude.

Azken 20 urteetan gizonen parte-hartzea etxeko lanetan 13 puntuz gehitu da (1993ko %20,7tik 2013ko %33,3ra), baina emakumeena bi aldiz handiagoa bada oraindik (1993an %79,3; %66,7 2013an).

Azken bost urteetan gizonen parte-hartzea ehuneko bost puntu inguru gehitu da, 2008ko %28,6tik 2013ko %33,3ra.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago: Taulak]


EAEn emakumeen batez besteko errenta gizonena baino 10.000 euro txikiagoa da

Errenta ez zegoen berdin banatuta gizon eta emakume artean 2013an Euskal AEn. Gizonek batez besteko 24.414 euroko guztizko errenta dute eta emakumeek 14.526, 9.888 euro gutxiago.

“Genero-arraila” bazen familiaren diru-sarreretan 2013an. Errenta-jasotzaile nagusia gizon ala emakume izan, bada alderik. Familian errenta-jasotzaile nagusia gizon denean, batez besteko diru-sarrerak 44.384 euro dira eta familia gehienak geruza ertain eta goikoetan metatzen dira; emakume denean familiaren batez besteko errenta 33.430 eta beheko errenta-geruzetan daude.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago: Taulak]


Emakumeak gehiago dago euskal unibertsitateetan

Unibertsitatean, ehuneko sei puntuko aldez, emakumeak gehiago dira. Emakumeak gehiago dira ikasketa-mota gehienetan: Master eta Doktoregoetan emakumeak %54 dira, eta Graduetan %53; lehen eta bigarren zikloetan %48.

 

Genero aldeak ikasketa adarra aukeratzean ikusten dira. Emakumeak %56 dira gizarte zientzia eta juridikoetan; %16 ingeniaritzetan. Gizonen %85 ingeniaritza-arkitekturan (%46) eta gizarte zientzia eta juridikoetan (%39). Azpimarragarria da oraindik ere emakumeek gehiago (%14) jotzen dutela Osasun Zientzietara gizonek baino (%4).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago: Taulak]


 

ETIKETAK

Elkarbanatu!