Bi aste Gasteizko kaleak betetzeko!

Jadanik zuetako askok Apirilaren 9a agendan gorriz markatu duzuela badakigu, baina agian despistaturen bat ibiliko da oraindik Gasteizen dagoen manifestazioaren berri izan gabe.

Lasai, hemen gaude gu berriz ere jakinarazpena pasatzeko ;-)

11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest!

Vuestras violencias tendrán respuesta

Gaur egun, beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzogu bortizkeriatzat zer ulertzen dugun birplanteatzea, bere konplexutasun guztiak eta bere foma anitzak ulertzeko markoa sortuz. Bortizkeria matxistak ez dira kolpeak eta hilketak soilik; kontu estrukturala da eta sistema batean oinarritzen da. Emakumeak beldurrean hezitzen gaituzte eta sinistarazi nahi digute gure gorputza ahula dela eta gizonena, berriz, erasokorra. Bortizkeria matxista ez da bakarra, baizik eta gure jendarteak eraikitzen duen egitura sendoa; feminismoak, egoera hori agerian uzteko eta aurre egiteko erantzunkizuna dauka.

Agintariak genero bortizkeriagatik oso arduratuak agertzen diren bitartean, errealitatearekin bestelakoa da: berdintasunaren arloan murrizketak ematen dira aurrekontuetan. sentsibilizazioan, bortizkeria matxista ekiditeko dauden baliabideak koordinatzen instituzioetan lanean dihardutenei gutxietsiz. Feminizidioa ez da kasualitate hutsa,kontua ez da gizon batzuek burua galtzea, eta ez dira inondik ere kasu isolatuak. Feminizidioak gure jendartearen erdigunean daude generoen instituzionalizazioaren bitartez.

Harreman bortitzak naturalak bailitzan lehenesten dituzte, maitasuna, jabetza moduan, jeloskortasuna eta kontrola; hauek normalizatzeaz gain, beste harreman ereduak ikustezin bihurtzen dituzte. Hau dela eta, arau horri ihes egiten dioten gorputzak eta harremanak bortizkeria matxista jasaten dute. Lesbianen kontrako erasoak, nerabe transexualek beren buruaz beste egitea, eta aniztasun funtzionala duten pertsonenganako erasoak ere bortizkeria matxistak dira.

Gaua eta jaiak bortizkeriarako espazioak dira. Gaua, alkohola eta permisibitatea aitzaia emakumeon kontrako erasoak zeharo areagotzen dira. Batzuentzat jaiak ondo pasatzeko espazioak diren bitartean, beste batzuentzat erasoak, bazterkeria eta beldurra sentitzeko espazioak dira.

Ekonomia kapitalistak zerbitzu sozialak murrizten ditu, eta emakumeenganako eragin haundiagoa dauka. Honek prestigiorik gabeko lanak egitera eta zaintzera behartzen du. Emakume etorkinek, esplotazioa eta isolamendu egoerei aurre egin behar die eta gure jendartearen herentzia arrazista eta kolonialista beraien gain utzi. Gaur egun, gainera, eraso sexistak neurri arrazistak justifikatzeko eta zabaltzeko erabiltzen ari dira, eta arazoaren arrazoia guztiz manipulatzen da.

Ez gara ez biktimak, ezta pertsona pasiboak ere, gure bizitzaren protagonistak baizik.Gure errealitatearen transformazio sozialean eragin zuzena duen sujetu politikoak gara. Arazoaren muinari heltzeko ordua da, konpromezuak hartzeko ordua , bortizkeria matxistak ekiditu eta emakumeak menpekotasun espazioan ezartzen dituen sistema eraldatzeko garaia. Badakigu bere jatorriak zeintzuk diren eta aurre egiteko prest gaude.

Euskal Herriko mugimendu feminista erasoei aurre egiteko prest dago, eta apirilaren 9-an Gasteizen hau plazaratzeko aukera ezinhobea izango dugu. Kaleak betetzeko gonbidapena egiten dugu, gure aliantzak erakusteko eta altu eta ozen eraso bakoitzaren aurrean egongo garela esateko prest gaude: 11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe!

Apirilaren 9an Gasteizko kaleak hartzera!!!


Hainbat herrietatik autobusak antolatzen ari dira, besteak beste Gernikan. Interesa duenak idatz dezala gernikafeministie@gmail.com helbidera.

Feministarik ez Gasteizera joateko modurik gabe!

ETIKETAK

Elkarbanatu!