Mikromatxismoen arrastoan

Indarkeria-maila txikiko erasoak, asmo txarrik gabekoak, eguneroko jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak... ez da erraza mikromatxismo hitza definitzea.  Hitza, berez, Luis Bonino psikologoak 1990ean egindako ekarpen teorikoa da, tratu txar fisiko edota oso irain zehatzak ez diren bestelako jarrera batzuk izendatzeko. Boninok, beste mota bateko gehiegikeriak identifikatu nahian, adierazi nahi izan zuen ez dela beti egoten eraso edo mespretxu argirik, baizik eta badirela beste era bateko jokaera matxistak ere: gizonak etxeko lanen ardura ez hartzea, emakumeak egingo duelako; paternalismo kutsua duten komentarioak; gizonezkoak, emakumea oso txarto tratatu gabe, haren autonomia eta autoestimua murrizten dituzten jarrerak edukitzea... Alabaina, ondoko hiru testigantzek islatzen duten moduan, gaian adituak ere ez dira guztiz bat etortzen askotan.

Iturria: Aizu! aldizkaria - Eñaut Mitxelena, M. Egimendi, Arkaitz Almortza.

Oihana Etxebarrieta Bilgunekidea, June Fernandez Pikara magazineko zuzendaria eta Ibon Arrizabalaga de Mingo Arremanitzeko kidea elkarriketatu dituzte aldizkariko kideek.

June Fernanez: “Mikromatxismoak? Eguneroko jarrera matxistak”

Oihana Etxebarrieta: “Garrantzitsua da ohartzea gure baitan ere egon daitezkeela jarrera horiek, eta aldatu egin daitezkeela”

Ibon Arrizabalaga de Mingo: “Matxismoaz ezer jakin nahi ez duen jende pila bat erakarrita sentitzen da mikromatxismoa entzutean”

Irakurri testigantzak hemen

ETIKETAK

Elkarbanatu!