Female pressure: Rojava

Female pressure, emakume artista ezberdinak biltzen dituen proiektua da. Urtero, mundu mailako sare hau ekintza konkretu baten inguruan ekarpen ertistikoa egiteko antolatzen da.

Aurtengo gaia Kurdistango Rojavako egoera salatzea eta bertako emakume borrokalariak babestea.

Haien webgunean DJ ezberdinek sortutako abestiak (borrokalarien hitzak, Rojavako soinuak, musika kurdoarekin eta elektronikarekin nahasten ateratakoak), bideoak, testuak, irudiak... bildu dituzte.


Aldi berean, Info7 irratian, Oihan Larrañaga kazetariak Rojavako erresistentzian borrokan dagoen emakume gerrilari kurdu bat elkarrizketatu du. Entzun elkarrizketa eta Larrañagaren egoeraren argazkia.

ETIKETAK

Elkarbanatu!