Guztiok izan beharko ginateke feminista

Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara taldeak, Chimamanda Ngozi Adichieren saiakera euskarara itzuli du. MILA ESKER!

(Albistearen amaieran saiakera eskuratu dezakezue -jeitsi- botoiean klikatuz)

Desberdinak al dira Afrikan eta Euskal Herrian emakumeok bizi ditugun egoerak? Benetan zailagoak al zaizkigu gauzak emakumeoi? Zergatik egiten zaigu desberdina egoera bera emakumeak ala gizonak eginda? Nola naturalizatzen dira berez naturalak ez diren egoerak? Nolako eragina dute hezkuntzak eta kulturak? Zer da feminista izatea? Zergatik izan feminista? Gizonak ere feminista izan beharko lirateke? Zer irabazi eta zer galtzeko?

Galdera horiek erantzuteko irakurri Guztiok izan beharko ginateke Feminista liburua, 30′ minutu nahikoak izango zaizkigu. Modu atsegin eta entretenigarrian gainera, egileari berari gertatutako hainbat pasadizo irakurriz.

Chimamanda Ngozi Adichie 1977an jaiotako idazle Nigeriarra da. Ameriketako Estatu Batuetan egin ditu ikasketak eta hemen jaso dugun testu hau 2012ko abenduan TEDxEustonen (Afrikari buruzko urteroko sinposioan) emandako hitzaldi labur baten bertsioa da (hemen duzu jatorrizko saioa:

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!