Feministok iraultzarako prest!

Martxoak 8a edukiz eta aldarrikapenez bete dugu EH luze zabalean. Hona hemen ekitaldi eta manifestazioen zenbait irudi.

(Bidali zurea komunikazioa@bilgunefeminista.eus edo emaraun@gmail.com -era!)

Donostiko manifestazioaren amaieran abestutako bertso ederrak:

Gerra da norma batek markatzen
duen identitatea
gerra gorputza, amatasuna
gerra sexualitatea
gerra da transa, emakumea
azal beltza izatea,
gerra da gaua gerra da plaza
gerra prekarietatea
katebegiak gehituz dijoa
hankatarteko katea...
Aske ta pozik bizi nahi degu
Hau ez da gure bakea!

Nahiz ta beharra ikusten dudan
Perspektiba zabaltzeko,
Gure herriaz kantatuko dut
Nahi dudana azaltzeko.
Autodefentsak sortzen gabiltza
Gorputzak eraldatzeko,
Soilik kolpeak ekidin ordez
Estrukturak aldatzeko.
Patriarkatu kapitalistak
Guztia dauka galtzeko:
Gure beldurra bazkaldu dunak
Ez dauka deus afaltzeko.

Maider Arregi eta Ane Labaka

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA