Berta Caceres, zure borrokarekin jarraituko dugu

Berta Caceres Hondurasko ekintzailea hil dute, tiroz

Ingurumenaren eta indigenen eskubideen alde eta transnazionalen aurkako borrokan jardun zuen.

Iturria: Berria

Berta Caceres ingurumenaren aldeko ekintzaile hondurastarra bart gauean hil dute, La Esperanzan, Hondurasen. Komunitate lencako eta nekazari mugimenduetako buru zen, eta giza eskubideen defendatzailea ere bai. 2015eko apirilean, Goldman ingurumen saria eman zioten.

Agua Zarca presaren aurkako borrokan antolatu zuen lenca komunitate indigena, eta hark abiatutako kanpainari esker lortu zuten Txinako Sinohydro enpresa eta Munduko Bankua proiektu hartatik irtetea.

Caceresek berak komunitate indigena horretako buru ugariren hilketak salatu zituen joan den astean. Berak ere mehatxuak jasotzen zituela ohartarazi zuen. 2002tik 2014ra bitartean, ingurumenaren aldeko 111 ekintzaile hil dituzte Hondurasen. Iaz, berriz, 116 izan ziren hildakoak mundu guztian.


Honetaz gain, Berta Caceresek zuen jarrera erabat feminista gogoratu nahi dugu. Pikara Magazini eskainitako elkarrizketa batean esan zuen moduan: "Naturaren zaintza erabat antipatriarkala da"

Elkarrizketa hau berreskuratzera gonbidatzen zaituztegu, baita Marcha atari digital feministan egindako perfil hou irakurtzera ere: "Berta Cáceres Flores, askatasun hazi feminista eta gureamerikarra"

Info7 irratian ere, Carlos Aznarez kazetariak Caceresen perfila egin zuen: "Berta Caceres, ezingo dute zure borroka erail"

ETIKETAK

Elkarbanatu!