Komun komunak

Beasaingo Txindoki Institutoko Talde Feminista jo eta su hari dira genero bereizketarik gabeko komunen alde ( komun komunak ).
Horren harira, bideotxo hau egin dute haien arrazoi nagusiak aipatuz, beste batzuen artean.

Egungo komunetan, imposatzen zaizkigun bi generoak (mutila-neska) sailkatzean, hauen rolak indartu egiten dira. Horrela, heteropatriarkatuaren tresna eraginkorra bihurtzen da aipatutako generoak eraikitzeko, mantentzeko. Hau gutxi bada ere, gainontzeko genero guztiak ukatzen dira, hauek diskriminatuz, eta euren buruak sailkatzera behartuz. Gainera, elbarrituak pertsona asexualtzat jotzen dira; denek komun bera erabiltzeak, kasu honetan, ezbaitu parekidetasun bat adierazten, hauen sexualitate ukapena baizik, hauek beste guztiengandik aldenduta daudelarik.

Errespetuan datza elkarbizitzak. Ez gaitezen sailkatu!

Txindokiko Feministak.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA