Eta zu, zeren beldur zara

Ak ez du bere bikotekidea utziko. 30 urte ezkonduta egon ostean, nola utziko du ba? Egia esanda, nazkatuta dago harremanaz, baina bi seme ere badituzte, eta ez du papeleorako batere gogorik. Gainera, zer esango luke jendeak berari buruz? Ez, ez, ez du utziko. Egon nadin lasai, asko jota beste 30 urte biziko gara biok. Ez da horrenbeste denbora

B ez da tabernako mutil koadrila handienaren korro erditik pasako. Ez dauka zertan. Total, ez zaio ezer kostatzen sorbaldarekin indar pixka bat egin eta zirkulu ertzetik pasatzea. 

Iritzia: Maider Arregi Markulueta - Topatu.eus

C ez da joango klasera ilea zikin-zikin eginda eta makilatu gabe. Ezta pentsatu ere. Gainera, behin errutinan sartuta ez da hain zaila egunero apain ibiltzea. 

D plastikako irakaslea da. Ikerrek suspenditzea merezi du, baina ez . Aurreko ebaluaketan Ikerren aitari entzun zizkionak eta gero “ Nola suspenditu diozu plastika!!? Artea subjektiboa da, nik dakidala behintzat!!!”. Uf, ez ez. 5ekoa jarriko dio eta punto. 

E ogia erostera joan da eta okinak “Kaixo, polita, zer nahi duzu?” galdetu dio. Eri “polita” hitzak traba egin dio, baina ez dio okinari ezer esan. Okina herrikoa, euskalduna eta jatorra baita, eta ez baitu harekin tentsiorik nahi. 

F portalera sartu da eta begirada lizuna daukan bizilaguna ikusi du igogailuaren zain. “Kaixo” esan dio bizilagunari, burua jaitsi du eta eskaileretatik igo da zortzigarren pisuraino. 

Gren koadrilara aspaldi ikusi ez duten klasekide-ohi Mikel hurbildu da. Farmazeutika enpresa bateko arduradun bihurtu omen da. Gren koadrilakoek Mikelen lorpena txalotu dute. Gri, pertsonalki, nazka eman dio albisteak. Baina Mikeli ez dio ezer esango. Monalisaren irribarreaz geratuko zaio begira. 

Hk asanbladako botere-harremanak identifikatzen ditu. Ikusten du bera ez dela asanbladan hitz egitera ausartzen. Baina ez du gaia mahai gainera aterako. Asanblada utziko du eta punto. Azalpen argirik eman gabe. 

Ik uste du badakiela irakaslearen galderaren erantzuna. “Ser” aditza daraman perpauseko adizlaguna atributua izan behar da. Baina ez dago ziur. Bat-batean “complemento circunstancial de modo!” erantzuten du Josuk. Eta, noski, irakasleak ezetz erantzuten dio: “Ser” aditza agertzen denez, “bien” adizlaguna atributua dela. 

Jk ez du asteburu hau bere bikotekidearekin pasa nahi. Baina nola esango dio hori? Hobe da beraien artean arazorik ez sortzea. Gainera ez du beste planik larunbaterako. 

 

... 

 

Eta pare bat alfabeto egin nitzake horrela... Baina, noan harira: 

Imajinatu al duzue letraren baten lekuan gizonezkoren bat? 

Ba horregatik esaten da beldurra aldez aldatu behar dugula.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA