Artxibatu egin dute Paul Abasolok feminista baten aurka egindako salaketa

"Pozik gaude, baina ez dugu ospakizunik egingo. Ez dugu zer ospatu. Ebazpen hau da onartuko genukeen bakarra. Amaiera hau da onartu zitekeen bakarra".

Iturria: Topatu.eus

Pozik, baina jendarte feminista bat eraikitzeko konpromisoan berretsiz hartu dute berria Durangoko feministek. Epaitegiak artxibatu egin du Paul Abasolok beraietako baten aurka jarritako salaketa. "Erasotzaileak seinalatzen eta emakumeentzat bizitza duinak errebindikatzen jarraituko dugu, tinko", adierazi dute. Kriminallizazio saiakeraren aurrean martxan jarritako kanpainan parte hartu zuen jendearen konpromisoa ere eskertu nahi zan dute: "Eskerrik asko, bihotzez, ahalegin maltzur honi zutik jarriz erantzun diozuen guztioi".

Durangoko feminista bat salatu zuen azaroan Paul Abasolo erasotzaileak. Frogarik izan gabe, "bere ohorea zikintzen duten margoketak egitea" leporatu zion. Salaketa pertsonal hori mugimendu feminista kriminalizatzeko saiakera gisa ulertu zuen Durangoko Plataforma Feministak, eta mobilizatzera deitu zuen jendartea. Milaka sinadura jaso zuten, baita ere eragile ugariren babesa lortu, eta jende andana bildu zen egindako mobilizazioetan.

Sexu abusuengatik hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Bizkaiko Auzitegi Probintzialak Abasolori, baina Espainiako Gobernuak indultatu egin zuen. Bera da, gaur egun arte, Espainiako Gobernuak sexu erasoengatik kondenatua izan eta indultatu egin duen pertsona bakarra. Hiru urte eta erditik bi urtera jaitsi zion kondena, espetxean sartzea saihesteko.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA