NI + ZU + GU = NOLA

Bilboko jardunaldien bigarren egunaren kronika, Bilboko Bilguneko Goiuri Mendez Otaegiren eskutik.

Jardunaldiak ez dira amaitu! Hemen egitarau osoa

Argi dut, argi dugu.
NIrea da hautua, GUrea.
NIgan behar da eman iraultza GUa osotzeko.
NIre pausoak GUre pauso bihurtuz.
NIrik gabe GUrik ez dagoelako.
GUrik gabe NIre bidea mugatua delako.

"Ametsen errealitatean sinisten dutenena dela etorkizuna" zenion.
Ametsak errealitate bihurtu behar dira ordea,
pausoz pauso,
bidea eginez.
NI+NI+ZU+NI+ZU+beste ZU=GU
GUre bidea, feministon bidea.

Egia da,
horretarako omen dago utopia ezta Galeano?
Gutxinaka gutxinaka aurrera egiteko.

Harremanek egunerokotasunean duten eragina vs. ......... Vs.?
Zer dut? Zer dugu?
Zelan sentitzen naiz? Sentitzen gara?
Zer nahi dut? Zer nahi dugu?
Zer desiatzen dut? Dugu?

Batera.
Borobilean.
Bazterretatik.
Eta barrezka eraiki genuen atzoko bidetxoa,
banaka, elkarrekin zeharkatzeko.

Mila esker zuen hitz eta ekarpen ederregatik!
Horrela bai...
NIa, GUa boterez blaitzera goaz!

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA