EHa kalean Hau ez da gure bakea! oihukatzeko

Astelehenean Gasteizen izandako erailketa matxista salatzeko, ehunka herritar atera da kalera. Euskal Herrian zehar, hamarnaka elkarretaratze burutu dituzte 'Hau ez da gure bakea!' eta 'Erasorik ez, erantzunik gabe!' lemapean.

Iturria: Topatu.eus

ERASOA

17 hilabeteko haurra erail eta haren amari eraso egiteagatik, espetxeratu egin dute Gasteizko erasotzailea. Hilketa eta hilketa ahalegina egotzi dizkio epaileak urte ta erdiko haurra leihotik bota eta ama hiltzen saiatu izanagatik. Horrez gain, haurrak sexu erasoak jasan zituen ikertzen ari dira, eta horren arabera erabakiko dute erasotzaileari 'sexu abusu' delitua egotzi edo ez. 

 

AMORRUA, NEKEA ETA HASERREA

Horixe bera da Euskal Herriko mugimendu feministak sentitzen duena. Horren esanetan, "emakumeen aurkako indarkeriak ez du etenik".  "Erailketa eta eraso bikoitza" salatu dute umea eta ama, biak, izan zirelako erasotuak. Gainera, komunikabideen jarrera "nazkagarria" nabarmendu dute. Kasuaren aurrean "amaren autodefentsa eskubidea eraso gisa" kontsideratu baitute batzuk. 

 

KALEAN, BESTE BEHIN

Herritar andana atera da kalera erailketa matxista honen aurrean. Mobilizazioak egin zituzten ostegun iluntzean Euskal Herriko auzo eta herrietan. 'Hau ez da gure bakea!' eta 'Erasorik ez, erantzunik gabe!' lemapean Mugimendu Feministak indar erakustaldi sendoa egin du beste behin.   

Ikusi mobilizazioetako irudiak Topaturen webgunean. (Argazkian. Leitzako elkarretaratzea)

ETIKETAK

Elkarbanatu!