Ongi etorri Angela Davis EHra!

Astelehenean zabaldutako prentsa oharra:

ZORIONAK ANGELA DAVIS! ONGI ETORRI EUSKAL HERRIRA!

Gaur otsailaren 26an, 72 urte betetzen dituen egunean, Gite-Ipes Elkarteak eta Ipar Hegoa Fundazioak datorren astean Angela Davis Euskal Herrian izango dela iragarri nahi dute. Otsailaren 4tik 8ra, bi eragile hauek antolaturiko jardunaldi eta ikastaroetan parte hartuko du. Angela Davis ekintzaile politiko, iraultzaile eta feminista afroamerikarra da. Munduko mailako erreferentzia politiko, ideologiko eta intelektuala. Unibertsitateko irakaslea eta espetxeen abolizioaren aldeko militante aktiboa.

Gite-Ipes Elkarteak, kartzela egitura gisa eztabaidagai jartzeko asmoa du. Horretarako, denboran luzatuko den ildoa abian jartzen du Angela Davis-en bisitaldiarekin. Lehenengo jardunaldi honetan, otsailaren 5ean burutuko dena, kartzela eta emakumearen gaian sakonduko dugu. Eta ildo horretan, Angela Davis azkeneko garaietan gai honen inguruan egindako hausnarketak zuzenean entzuteko aukera edukiko dugu.

Ipar Hegoa Fundazioak, bestalde, otsailaren 6an bere kidegoarekin barne mailan burutuko duen ikastaroan parte hartuko du Angela Davis. “Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia egun” izenburua duen mintegian, bere ekarpen intelektuala aztertzeaz gain, egun diren erronkak eta eztabaidak mahaigaineratuko dira.

OTSAILAREN 1ean, ASTELEHENEAN, PRETSAURREKOA BURUTUKO DUGU ZEHETASUN GUZTIAK ESKAINTZEKO. 11etan BILBOKO LA BOLSA UDALTEGIAN.

ETIKETAK

Elkarbanatu!