Transfobia eskolan?

Gure eskolak leku seguruak al dira ume guztientzat?

Aingeru Mayor eta Amelia Barquinen arteko tertulia interesgarria burutu dute Info7 irratian.

Entzun hemen: Info7 irratia

Eskola esparruan pairatutako presioari egotzi zaio Alan gazte transexualaren heriotza. 17 urterekin bere buruaz beste egin zuen abendu amaieran. Haur transexualen egoera gertutik bizi duten eta transfobiak eta homofobiak kezkatzen dituen bi lagunekin hitz egin dugu, Aingeru Mayor eta Amelia Barquinekin. Nola ezabatu haurrekiko transfobia? Zer egin genero identitate erreferente berriak sortzeko? Nola eragin hezkuntzatik?

Aingeru Mayor Chrysallis Euskal Herria, Adingabe Transexualen Familien elkarteko lehendakaria da. Horrez gainera, zortzi urteko alaba transexualaren aita. Amelia Barquin berriz, Mondragon unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakaslea eta genero gaietan aditua. Artikulu hau idatzi du berriki Berria egunkarian.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA