Asperdura (I)

Oihana Etxebarrieta Bilgunekideak Argian egindako hausnarketa.

Aspertuta nago. Kolektibo batek erabaki bat hartzen duenean eta positiboa denean, edo hala iruditzen zaigunean, kolektiboa homogeneizatu egiten dugu, batzuetan bertan aurkitu daitezkeen berezitasun guztiak albo batera utziz (uler bedi berezitasun bezala maskulino hegemonikotik at dagoen guztia). Baina zerbait gaizki badoa, eta tartean emakumeren bat badago, gaiztakeria guztien iturburutzat joko dugu hau. Gertatu da CUPeko Anna Gabriel Sabatérekin. Non dago orain? Puta, traidorea, zikina, itsusia... deitzen ez dutenetik desagertua dela dirudi. Baina ez, politikaren erdigunean jarraitzen du. “Behar” ez dugunez ordea, berriz ere CUPen talde izaera erakusten dugu (homogeneoa eta maskulinoa?).

Nekatuta nago. Emakumeek politikan izan behar duten tokia aldarrikatzen dugunean “Emakume batek zuzentzen egoteak ez du ezer konpontzen. Begira Thatcher eta Merkel” entzun behar izaten dugu askotan, eta aspertuta buelta erdia ematea erabakitzen dut ia beti.

Horrek, hala ere, hainbat galdera sortzen dizkit. Zergatik ditugu emakume politikari horiek buruan? Eskuineko alderdiek soilik jartzen dituztelako zerrendaburu emakumeak edo ez garelako ezkerreko horiez gogoratzen (lehen paragrafora noa orduan berriz ere)?

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA