Autopsiak erakutsi duen moduan, polizia Turkiarrak hiru feminista kurdu exekutatu ditu. Sêvê Demir, Pakize Nayir eta Fatma Uyar (baita identifikatu gabeko adin txikiko bat) izan dira Silopin hildakoak. Demir, Emakume Mundu Martxako antolatzaileetako bat zen. Uyar, Emakume Askeen Kongresuko (KJA) kidea zen.
Etengabekoak dira gobernu Turkiarrak haren poliziaren bidez Kurduen kontra azken hilabeteetan eragiten ari dituen eraso eta hilketak. Eta zaila da oso barrera informatiboa apurtzea. Jihna berri agentzia feministak, barrera hori apurtu nahi du, eta horregatik jo dute ere haren kontra. Bere kazetari bat atxilotua izan da gazte kazetarien kontrako sarekada batean.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30