Azpeitiko Bilgune Feministaren oharra

Lagun Onak kirol elkarteko nesken aldageletan topatutako zuloen harira, Azpeitiko Bilgune Feministak bidali duen oharra:

Lagun Onak-eko aldageletako zuloen aurkikuntza dela eta, Azpeitiko Bilgune feministak zera adierazi nahi du:

  • Lehenik eta behin, zelatatuak, hau da, erasotuak izan diren emakumeei gure babes osoa eskaini nahi diegu.

  • Gertaera hau, beste herri batzuetan ere gertatu da. Eraso hau beraz, ez da zerbait isolatua. Zulo horiek ez dira kasualitatez emakume kirolarien aldageletan azaldu. Honi dagokion garrantzia ematea ezinbestekoa da.

  • Ekintza hau emakumeen kontrako eraso bat da eta hala kontsideratua izan behar du jendarte osoaren eskutik. Baita instituzioen eskutik ere. Halako gertakariak jazotzea penagarria izateaz gain, ezinbestekoa deritzogu dagokion kontestuan jartzea; Jendarte matxistaren ondorioa direlako eta erantzuna zein soluzioak jendarteko baloreen aldaketan kokatu behar direlako.

  • Kasuaren larritasuna kontuan hartu eta beronen berehalako argipena exijitzen dugu. Era beran, lagun onak kirol elkartea eta udalari berari neurriak hartzea berriz gerta ez dadin.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA