Eman izena Eskola Feministan!

Emagin formakuntza, ikerketa eta dokumentazio zentroko Eskola Feministak martxan dira berriz ere. Aurtengo ikastaroaren izenburua:

Hau ez da gure bakea! Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak.

Ikastaro berdina bitan errepikatuko da eta egun osokoa izango da. Lehena Iruñean izango da, Katakraken Urtarrilaren 16ean. Bigarrena, Bilbon izango da, Otsailaren 27an (tokia zehazteke). Egitaraua zehaztu bezain laister informazio guztia hemen berritzen joango gara.

Asmo nagusia, Euskal Herriko gatazkari buruzko hausnarketa egitea da, horretarako teorikoki ekarpenak eta mahainguruak bideratuko ditugu, baina bestalde, parte hartzaileen arteko tailer eta dinamiken bidez non gauden eta noruntza jo nahi dugun aztertuko dugu.

EGITARAUA:

10:00 "Bakea ez da existitzen, feminismoa bai" (Jule Goikoetxea)

   11:00 "Euskal gatazka ezaugarritzen. Feminismotik irakurketa" (Zuriñe Rodrigez)

   12:00 hamaiketakoa

   12:30 Ariketa kolektiboa

   14:00 bazkaria

   15:30 "Pertsonala politikoa da. Gatazkak generoa dauka?" mahaingurua

   (IRUÑEAN PARTE HARTUKO DUTENAK)

    - Emakume militante eta preso ohia (Miren Zabaleta)

    - Senidea (Oihana Etxebarrieta)

    - Psikologoa (Oihana Barrios)

    - Mutil militante eta preso ohia (Iker Moreno)

   17:00 Ariketa kolektiboa

   18:00 Itxiera

Prezioa: Ikastaroa 5€ eta bazkariarekin 15€ (bidelagunek beherapenak izango dituzte)

Izena eman beharko da (emaginartxiboa@gmail.com-era idatziz), plaza mugatuak baitaude. Lau egun lehenago itxiko da izen ematea. 

 

Animatu!!!!!

ETIKETAK

Elkarbanatu!