Ciudad Juárez. Cuerpos y acero.

1993az geroztik 700 emakume erail eta 3000 inguru desagertu ditu indarkeria heteropatriarkal kapitalistak Méxicoko Ciudad Juárez hirian. Bertako eragile eta norbanako ezberdinek egoeraren gainean eginiko irakurketa eta borrokak bildu dituzte lehen pertsonan, ikus-entzunezko baten bidez. Teresa Larruzea Lobok Topatun duen Beiraren azala blogean bildu du guztia.

Irudia: Shukare Otero Murua

“Ciudad Juárez. Cuerpos y acero" erreportajea: Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Julia Palma, Roxana Flores Martínez eta Teresa Larruzea Lobo.“Ciudad Juárez. Cuerpos y acero”, Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Julia Palma, Roxana Flores Martínez eta Teresa Larruzea Lobo.

 

This is Tijuana

            Pazifikoa den hodei amorratua.

            Gorputz-enbor laurdenkatua puntako orduan errepidean banatua.

Zigarroak bata bestearen atzetik su hartzen. Gune gorriko argiak, unibertso mikroskopikoak. Zuhaitz-metastasia.

            Narkoak. Matxismoa. Silicone land. Whores-Barbie´s Factory. Kalibre altuko armak barrez lehertzen. This is Tijuana.

           Aldi berean joan eta geratzea. Dena betiereko itzulera bat dela bestela esatea. Ibilbide eta emakume ezeztaezinak. Indarkeria, gogaitze eta egunerokotasun gainbiratuak. This is Tijuana.

            Welcome hitza aurrez aurre niri barreka. Welcome hitza aldi berean sarrera oro irteera dela aditzera ematen. Sastatzen duen isiltasuna. Irakiten duen desertua. Eztanda egiten duten oihu migranteak. This is Tijuana.

            Zebra-astoak malenkonia antzeratzen. Auto flamanteak. Taxi amorratuak. Mantra ankerra epaitzen du behin eta berriz buruak: “ireki (zaitez) barrutik”. Jokora sartu. Jokoa ikusi. Aldiro hanka egitea eta behingoagatik irabaztera apustu egitea. This is Tijuana.

            Non “inoiz” hitza bezala bazitekeen non, zein ordutan eta zergatik galderak ez existitzea. Non erdiaren erdiak esanahirik ez duen. Non Amaigabe eta Orain berdina diren.

            Over and over again-aren hiria. Non egia ez den inoiz jakiten. Non hitz guztiek —intzestu hitza barne— iraganak iragartzen dituzten. Non nire etxea bere etxea den. Non bere etxea ez den nire etxea. Donde sí, efectivamente, su casa es mi caza. This is Tijuana.

Borderline-a ez da metalezko sugearen alde bakar batez ere libratzen.

            Heriotzaren antza du emakume-border batek eta rebolberra eskuan dabil noraezean. Gizon-Xiringak arrakastarik gabe altxatzen du sugearen erdigunera hegaldia. Transparenteak eta egiazkoak. Zorrotzak.

            Lehen eta hirugarren mundua. Mugaldea. Infernua. Beste aldearen beste atala. Beste aldearen beste aldea. Beste aldearen alde Hau. Desengainuaren mundu zoriontsua. This is Tijuana.

            Muga. Perimetroa. Munduaren ahoa. Berarekin daramana. Gizon zuri, klase ertain eta zibilizatuaren kultura miazkatu eta bukatzen duen ertza. Lehertzen gaituen denboraren bonba. San Diegoko garajea.

            El mar dividido riendo furiosamente entre las olas. Entre Las Solas. Grisura. Paradoja. This is Tijuana.

            Amaieraren copyrighta. Cartel-righta. capitalismo gore. Hotels, atractions, nightlife, restaurants, weather and border crossing…

            Konbinatorien bilaketa itsua. Bi miloi posibilitate. Crunchy, spicy and totally addictive-fabulous blends. Depictions of sodomy, bestiality, alternative sexual practices, racial and ethnic stereotypes. Esto es Tijuana.

            Hiritik sartu edo ateratzen den oro bi zatitatik dator. Hemengo guztia, bi zati edo gehiagotan ateratzen da… You can get whatever you can pay. Salerosketen hiria. Neskato birjinak for sale. Prezio abegitsuak atzerritarrentzako.

            Luis Donaldo Colosio zuloz josia. Bandaren musika. Gorputegia. Techno. NAFTA. This is Tijuana.

            La Tía Juana, Tiguana, Tiuana, Teguana, Tiwana, Tijuan, Ticuan, Tj, Tijuas, nahi bezala dei diezaiokezu hitz guztiek bezala Tijuanak ez baitu ezer esan nahi, eta “itsaso alboan” esan nahi du.

            Queerland da hau. “Aquí empieza la patria”

            This is Tijuana.

            En borde del border me llamo filo.

            Tijuana maitekorra. Neurtezina. Ezinezkoz josia.

            Psikopata batez maitemindurik egon eta irribartsu esatea.

            You should leave now. Esto es Tijuana.

 

 

Sayak Valencia

“The Beginning”, Capitalismo gore, 2010: 13-14  (itzulpena)

 

 

Mugaldea, ispiluaren alde bakoitza ukiarazten duen larruazala.

ETIKETAK

Elkarbanatu!