EZ KRIMINALIZATU MUGIMENDU FEMINISTA

 Durangoko Plataforma Feministatik, bertako kide baten kontrako salaketaren berri eman digute gaur goizean. Jarraian topatuko duzuen testua haiek bidalitako mezua da, eta bertan salaketa honen zergaitiak azaltzeaz gain, mugimendu feministari babesa adierazteko kanpainara atxikitzeko eskaera doakigu gu guztioi. Atxikitu eta zabaldu!

Paul Abasolo Amantegik, Durangoko mugimendu feministako kide bati salaketa jarri dio. Funtsik ez duen akusaziopean.

Paul Abasolo Amantegiri, Bizkaiko auzitegi probintzialak hainbat sexu abusuengatik hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion. Ondoren espainiar gobernuak indulto partzial bat aitortu egin zion, espetxe zigorra bi urtetarajeitsiz (Durangoko udaletxeko udalbatzak be, mugimendu feministagaz batera gaitzetsi zuena).

Salaketa hau erasotzat hartzen dugu. Honekin ez du soilik kide konkretu hori interpelatzen, mugimendu feminista osoaren aurkako erasoa bait da.

Mugimendu honek publikoki salatu ditu eraso sexista guztiak, hala nola erasotzaile sexisten inpunitatea. Lan hori eteteko ahalegin bat bezala ulertzen dugu hau. Izan ere, kide konkretu baten kontra egin arren, beste edozein izan zitekeen. Salaketa honen jomuga mugimendu feministaren kriminalizazioa delako. Horregatik, emakumeen eskubideen alde dagoen oro, atxikimendua sinatzera deitzen dugu:

Hau sinatzen dugunok mugimendu feminista eta bere kideen aurkako erasoa salatzen dugu. Emakumeak mehatxurik gabe, libre, nahi ditugulako. Hortaz, dagokionari bakean utz ditzatela bermatzea eskatzen diogu. Prozesu administratiboa etetea eta mugimendu feminista eta bere kideak babestea.

Emakume bat erasotzen dutenean, denok erasotzen gaituzte.

Emakumeak libre, beldurrik gabe!

Atxikitzeko:
http://crea.tf/ezkrimi

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA