Meatzaldea eta Ezkerraldea martxan!

Meatzaldeko eta Ezkerraldeko Emakumeek manifestazioa burutu zuten larunbatean Sestaotik Santurtziraino. 

 Hauxe manifestazio amaieran irakurritakoa:

 Euskal Herrian aurten 5 emakume  bortizki erahilak izan dira indarkeria matxistaren ondorioz.

Estatu mailan, berriz, 93 emakume erahilak izan dira nahiz eta datu ofizialetan 48 baino ez dituzten zenbatu. Honek hainbat erahilketa ez ikustera eramaten gaitu eta ikusmolde hori aldatu beharra dugu. 

     

     Bukatzeko, emakumeok erakunde eta udalei, bereziki, baliabideak eta bitartekoak exijitzen dizkiegu indarkeria matxistari aurre egiteko, baita beharrizan zehatzei ere erantzuna eman ahal izateko:

·        Euskal Curriculumean adierazten den bezala Formakuntza, Berdintasun, Sexu Aniztasuna, Hezkidetza eta Genero Bortizkeriaren kontrako planak jartzea ikastetxe guztietan.

·        AUTODEFENTSA FEMINISTA ikastaroak doan.

·        Laguntza ekonomiko berehalakoa eta behar bestekoak, alokairu sozialak eskainiz.

·        Arreta zerbitzu publiko eta doakoak (haurtzaindegiak, jantokiak, bizilekuak…)

·        Babes etxeak.

·        Genero bortizkeriarako Larrialdi Auzitegiak 24 orduz.

·        Berehalako eta benetako babes aginduak.

·        Erasotuari begiratu baino, erasotzailea berehala kontrolatzea eta jarraitzea.

·        Larrialdiko aholkularitza zentroak, arreta juridikoa eta psikologikoa eskuragarri.

·        Elkarguneak izatea adostasunik ez duten bikoteentzat eta seme-alabentzat.

·        Emakumeontzako espazio-inseguruak kentzea.

 

Erakundeek eskaera horiek guztiak derrigorrez beteko dituzte eta, gainera, barneko atalak elkar koordinatuz, informazio osoa helaraziz.

 

INDARKERIA MATXISTAREN KONTRA......MARTXAN EGONGO GARA DENOK LIBRE IZAN ARTE!!!

ETIKETAK

Elkarbanatu!