Mirari Martiarena kazetariak Gaur8n utzitako hausnarketa.
Maite eta Irati, ama-alabak, topatu nituen orain gutxi mendian paseoan. Eguraldi ona aprobetxatzen ari ziren galdetu nien eta amak baietz, baina 4 urteko alabari komeni zitzaiola ez gizentzeko ibiltzea esanez bukatu zuen esaldia.
Nora, sekulako eztularekin eraman du aitak medikuarengana. Sendagileari sintomak azaldu dizkio. Hark, betaurreko gainetik goitik behera begiratu dio 6 urteko umeari eta bere adinerako gehiegi pisatzen duela bota dio.
Saioaren gurasoak kezkatuta sumatu ditut. Astebete da eskolara joan nahi ez duela. 9 urteko alabari ikaskideek iseka egiten omen diote gizena dagoelako. “Potola” deitzen diote aukera duten bakoitzean, eta ez, normala den bezala, ez du eskolara joan nahi. Gurasoei behin eta berriz eskatu die dieta bat egin nahi duela, argaldu egin nahi duela. Beste neskatoak bezalakoa izan nahi duela esanez egiten du negar.
Nagore soinketako orduan igerilekura joan behar den bakoitzean gaixorik jartzen da. Gaur ere gurasoen sinadura faltsuarekin entregatu du oharra eskolan. Ez du besteen aurrean bainujantzian azaldu nahi. Ez du entzun nahi uretara salto egin behar duenean igerilekuko ura hustuko duela algara artean.
Garazi, ohiko dendetan koloretako bularretakoak erosi ezin dituen nerabea, negarrez atera da ortopedia dendatik. 140 tailako bularretakoak erosi behar izan baititu titiak ez erortzeko eta bizkarreko minik ez izateko. Eta buruari zin egin dio, 18 urte egin eta dirua aurreztu bezain pronto bularrak txikitzeko operazioa egingo duela.
Eguneroko gertakizun txiki hauek beraien motxiletan gordetzen joango dira Irati, Nora, Saioa eta Garazi guztiak. Besteen begientzat eder eta polit izateko erremintaz beteko dituzte motxilak benetan nor diren eta zer diren ahaztuta.
Inor ez da bere gorputza gorrotatuz jaiotzen, baina zoritxarrez gure jendarteak horretan irakasten du. Bizitzaren zati handiena gure burua onartu gabe pasatzen dugun emakumeak gara, ispilu aurrean benetan gure burua ikustea eta maitatzea lortzen dugun arte. •
Desde la Marcha Mundial de las Mujeres, como movimiento de acción permanente, marcharemos este 8 de Marzo.
Estaremos realizando acciones alrededor del mundo durante las 24 horas del día 24 de Abril de 2018 para reafirmar que `Rana Plaza está en todas partes´; estaremos denunciando a la industria textil, a las transnacionales y todo tipo de explotación en el trabajo de las mujeres.
Seguimos rumbo al XI Encuentro Internacional donde del 22 al 28 de Octubre, en el País Vasco, construiremos colectivamente utopías y alternativas, ¡para marchar por un Mundo de justicia, libertad y paz!
¡Seguimos transformando nuestro dolor en fuerza!
¡Seguimos confiando en la Solidaridad y el trabajo colectivo!
Seguimos en Marcha , Mujeres… ¡Siempre!
JABEKUNTZA ESKOLAKO IKASTAROAK
Apirilean eta maiatzan antolatu ditugun ikastaroak. Animatu eta parte hartu!
- Elkarrekin oinez: Batera ibili eta solasean aritzeko tartea
BADATOR AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA MARIENERARA!!!
Formatzaileak: Emagin taldea.
NOIZ? Ostegunetan, apirilaren 19tik maiatzaren 10era. 18:00-20:30.
NON? Marienean, basauriko Emakumeen etxean.
OHARRA: Euskara eta gaztelaniazko taldeak izango ditugu. Egun eta ordutegi berdinean.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!