Durangon izango gara!

2015eko Durangoko Azokan aurkituko gaituzue, urtero legez, Topatuko lagunekin erakus-mahaitxoa konpartitzen.

Gainera, Igandean (Abenduak 6) Sukaldetik Plazara dokumentala aurkeztuko dugu arratsaldeko 15:00tan Irudienean.

ANIMATU!!!

Durangoko Azokatik bueltatxo bat ematekoak bazarete egun hauetan, pasatu Topatuko lagunekin batera konpartitzen dugun standetik, 2016ko agenda eta egutegia labetik atera berri izango ditugu!

Bidelagun Feministek zenbait eskaintza aurkitu ahalko dituzue bertan:

- 2016ko Agenda: 10€ (Bidelagun Feministek 8€)

- 2016ko Egutegia: 8€ (Bidelagun feministek 6€)

- 2016ko Agenda eta egutegia: 16€ + oparitxo bat

- Gure Genealogia Feministak liburua (posterrarekin batera) salgai izango dugu bertan 25€-tan (22€ Bidelagun Feministentzako), baita bertatik eratorritako Ipar EHko mugimendu feministari buruzko dokumentala! Sukaldetik Plazara erosteko aukera izango da 5€tan.

Eta oraindik Bidelagun Feminista ez zarela? Standean bertan egiteko aukera izango duzu, era Bilguneren proiektua laguntzeaz batera, zenbait abantaila eta Emarauna etxean jasotzeko aukera izango duzu!

Durangon ikusiko dugu elkar!

ETIKETAK

Elkarbanatu!