Azaroaren 25a edukiz janzten

Hau ez da gure bakea! Ekin Autodefentsa feministari! eta beste hainbat lelopean, ekimen dexente burutzen ari dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Hona hemen Leitza, Bilboko eta Etxarriko ekimenak.

Bilbon, "AQUI TAMBIEN SE EJERCE VIOLENCIA SEXISTA" ekimena.

Leitzan, hona hemen igorritako oharra:

Indarkeri sexistan kontrako eune dela ta burutu dun ekintza baten berri emateko idazten dizuegu.

Herri sarreran dagoen biribilgunean 2010ean konponketa lan batzuk egin ostean, landutako harri handi bat jarri zuten. 

Bertan, gizonezkoak soilik ageri dira, trontzan, harri jasotzen, aizkoran, txingekin, segan, soka-tiran, pilotan eta palan, besteak beste. Lan batzuk soilik errekonozitzen dira eta  "LANA, BEHARRA ETA KIROLA" hitzak ageri dira.

Herritar asko gara harri horretan lekurik ez daukagunak, ikusezin egin gaituztenak eta ageri diren balio hoiekin identifikatzen ez garenak. Hori salatzeko, gure mural propopioa egin dugu eta harri horren beste aldean jarri dugu. Emakume baserritarrak, etxekoandreak, musikariak, sindikalistak,  lesbianak, dantzariak irudikatu nahi izan ditugu, EMAKUMEON IKUSEZINTASUNA ERE BIOLENTZIA DA lemapean eta "GOZATU, IRAULI, BIZI" hitzak jarri ditugu.

 

Deialdien berri jakin nahi izanez gero, jo beste albiste honetara

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA