Bilgune Feministatik bat egiten dugu, Azaroak 28an Hezkuntza Plataformen Topaguneak deitu dituen mobilizazioekin.
Hezkuntza hezkidetzaile baten alde eta inposaketen kontra denok kalera!
Informazio eta bitarteko guztiak Hezkuntza Plataformen Topagunearen webgunean
Pasatu da uda eta hasi dugu ikasturte berria. Berria izanik ere, zaharrak berri. Izan ere, tamalez, euskal hezkuntzarentzat ez dago berri askorik. Badakigu LOMCE gure ikastetxeetan erabat sartuta dagoela. Nahiz eta lege inposatu horren atal batzuk atzeratu edota zalantzetan jarraitzen duten, Nafarroako Erregimen Gebernuak utzitako herentziaren ondorioz eta Eusko Jaurlaritzak LOMCE aplikatzen jarraitu dute.
Argi utzi genuen iazko ikasturtean burutu genuen planto masiboarekin. Nafarroako Txantrea auzoko itxialdiarekin hasi eta apurka apurka Hego Euskal Herrik ikastetxe mordo batean plantoa egitea erabaki genuen. Hezkuntza komunitatea elkarlanean, azterketa atzerakoi, inposatu eta antipedagogiko horiei planto egin genien. Berriz ere zorionak guztioi!
Ez dugu LOMCE nahi eta ez dugu momentuz LOMCE aplikatzen duen Heziberri-rik nahi ere. Guk Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema Propioa nahi dugu. Egungo eredu arrotza gainditu eta gure hezkuntzaren gaineko erabakiak guk geuk hartu nahi ditugu, gure ikastetxe eta herrietatik. Horregatik, nekatuta gaude, inposaketei aurre egiten jarraituko badiegu ere, bada garaia gure hezkuntza eredua egunez egun eraikitzen jarraitzeko. Eta baditugu aukerak, gogoa eta proiektuak. Baditugu alternatibak eta urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria ekimenean erakutsiko ditugu batzuk. Eraikuntzara salto egiteko unea da!
GUK Guk egingo dugulako, inork ez digu ezer oparituko. Gu gara protagonistak: ikasleak, familiak, hezitzaileak, langileak, auzoko edo herriko okina, postaria, autobus gidaria, garbitzailea... Gure gogo eta kemaz bestelako hezkuntza eredu bat eraikitzea gure esku dago!
ORAIN Bada garaia. Urte asko daramagu frantzia eta espainiaren menpeko hezkuntza sistemetan. Orain da unea inposatzen diguten hezkuntza eredu inposatuari planto egin eta bestelako hezkuntza eredu bat eraikitzen jarraitzeko. Biharko egunera itxaron gabe, astiro baina gelditu barik, gaurdanik gure hezkuntza eraikitzeari ekin behar diogu!
HEMEN Klasean, ikastetxean, auzoan, herrian, plazetan, udaletan... Euskal Herri osoa busti behar dugu eta horretarako gero eta gehiago izan behar gara Hezkuntza Plataformen Topagunean saretzen garenak. HPT hezkuntza bilgune ezberdinak saretzeko tresna bezala jaio zen, eta horrela jarraituko dugu. Gure asmoa, Euskal Herriko bilgune ezberdinak saretu eta bestelako hezkuntza eredu baten alde, hemen, Euskal Herrian, erabakitakoa eraikitzea da!
Beraz, mobilizazioek Euskal Herriko txoko ezberdinetan egin direnek etenik izan ez dezaten, dei egiten dizuegu martxan jartzeko, gure hezkuntzaren alde aktibatzeko. Bide horretan, hezkuntza komunitate osoarekin eta gainontzeko herritarrekin azaroaren 28an egingo dugun gure hezkuntza propioaren aldeko deialdi nazionalean parte hartzeko deia luzatzen dizuegu! Animo guztioi!
Desde la Marcha Mundial de las Mujeres, como movimiento de acción permanente, marcharemos este 8 de Marzo.
Estaremos realizando acciones alrededor del mundo durante las 24 horas del día 24 de Abril de 2018 para reafirmar que `Rana Plaza está en todas partes´; estaremos denunciando a la industria textil, a las transnacionales y todo tipo de explotación en el trabajo de las mujeres.
Seguimos rumbo al XI Encuentro Internacional donde del 22 al 28 de Octubre, en el País Vasco, construiremos colectivamente utopías y alternativas, ¡para marchar por un Mundo de justicia, libertad y paz!
¡Seguimos transformando nuestro dolor en fuerza!
¡Seguimos confiando en la Solidaridad y el trabajo colectivo!
Seguimos en Marcha , Mujeres… ¡Siempre!
JABEKUNTZA ESKOLAKO IKASTAROAK
Apirilean eta maiatzan antolatu ditugun ikastaroak. Animatu eta parte hartu!
- Elkarrekin oinez: Batera ibili eta solasean aritzeko tartea
BADATOR AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA MARIENERARA!!!
Formatzaileak: Emagin taldea.
NOIZ? Ostegunetan, apirilaren 19tik maiatzaren 10era. 18:00-20:30.
NON? Marienean, basauriko Emakumeen etxean.
OHARRA: Euskara eta gaztelaniazko taldeak izango ditugu. Egun eta ordutegi berdinean.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!