Codegirl filma ikusgai

Codegirl filmak emakumeek teknologian duten pisua handitzearen alde egin nahi du. Hainbat neskak aplikazio berriak nola asmatzen eta garatzen dituzten jasotzen du. Alphabet-en (Google korporazioaren izen berria) Made with Code ekimenak babesten du pelikula hau, eta zinemetan zabaldu aurretik ostegunera arte Youtuben dago ikusgai.

Iturria: Sustatu

Codegirl filmak 60 herrialdetako 5.000 neskaren istorioa jarraitzen du, zeinek parte hartzen duten nazioarteko ekintzailetza eta kodetze lehiaketa batean. Neska hauek hiru hilabete daukate euren inguruko arazoren bat konpontzen duen aplikazio bat sortzeko. Filmak lehiaketa horren nondik norakoa jasotzen du, irakasleekin dute hartu-emana, nola kodetu ikastearen prozesua jaso eta haien ideia nola saltzen duten.

Teknologiaren lan-munduan askoz gizon gehiagok dihardu emakumezkoek baino. Eta horri buelta emateari laguntzeko asmoz Made with Code ekimena jarri zuen abian Google-ek iaz. Ekimen horren baitan sartzen da Codegirl filma Youtuben doan ostegunera arte ematea.

Made with Code ez da emakumeak teknologiaren alorrean duten pisua indartzea helburu duen ekimen bakarra. Software librearen baitan badira bi ekimen esanguratsu, adibidez: PyLadies-ek Python lengoaian paper aktiboa duten emakume gehiago bildu nahi ditu; eta Django Girls-ek berdina bilatzen du Pythonen idatziriko framework-ean.

ETIKETAK

Elkarbanatu!