OihuK desalojo arriskuan

Edozein unetan joan litezke OihuK hutsaraztera

Iturria: Topatu.info

 

Bilboko epaitegiak eman du sententzia: OihuK-ko kideei agindu die eraikina igandea baino lehen utzi eta husteko. Epea pasata, edozein unetan joan liteke Ertzaintza, eta espazioa defendatzera deitu dute.

Uztaila hasieran okupatu zuten Bilboko Errekalde auzoan emakume lesbiana, transexual eta feministen topagunea sortzeko eraikina. Inolako zapalkuntzan oinarrituko ez den topagunea sortzeko helburuarekin jarri dute martxan OihuK, eta, auzolanaren bidez, espazioa txukundu eta hainbat ekintza antolatu dituzte gaur arte.

Pentsamendu kolektiboa ardatz, borroka eta bizi espazio ez partriarkala sortzen ari dira bertan, eta, dituzten behar eta desirei erantzunez, espazioa emakumeentzat soilik izatea erabaki dute. “Bilbon ez dago borroka feminista garatzeko espazio autogestionatu eta autonomorik”.

Sare feminista ehuntzeaz gain, zaintza eta babesa berreraiki eta emakumeentzat segurtasun espazio bat sortu nahi dute: “Etxe hau, bertako pertsonak subjektu politiko bilakatzeko espazioa izateaz gain, auzoko eta inguruetako emakumeak feminismoaren bueltan biltzeko tresna izatea nahi dugu”.

ETIKETAK

Elkarbanatu!