Sukaldetik plazara

Sukaldetik plazara. Ipar Euskal Herriko emazteen askapen mugimenduaren historia dokumentala Durangoko azokan aurkeztuko dugu!

Igandean, 6ean, arratsaldeko 15:00tan Irudienean egongo gara dokumentala aurkezten eta ondoren proiektatzen. Animatu!

"Gure genealogia feministak, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat" egitasmoaren baitan garatzen da dokumental hau. Liburuan zeuden Ipar Euskal Herriko mugimendu ezberdinak luzeago eta zabalago aztertu ditugu bertan, protagonistak lehen lerroan kokatuz.

Baionan, jendaurrean aurkeztu eta gero, dokumentala ikusteko hurrengo aukera Bilbon ospatuko den Alternatiben Herrian izango da. Beraz, animatu Bilbora eta hurbildu aurkezpenera!

Edurne Epelde egiletako bati eginiko elkarrizketa Info 7 irratian.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA