Berriro ere kalera aterako gara pankarta atzean, Udal atarietan edo eta kaputxadun zapiak soinean hartuta emakumeon aurkako indarkeria tinko salatzeko asmoz. Erasorik ez erantzunik gabe!
Igandeko Emakumeen Mundu Martxaren amaiera potentearen ostean, aldarrikapen eta festaren ostean ez baitago emakumeontzat su-etenik. V.Mundu Martxa bat ere beharko da Onintza Iruretak Argian idatzita bezala.
Eraso sexistak etengabe jasaten ditugula aski jakina dugu, baita erailketa matxistak ere, aurten jada 6 emakume erail baitituzte Euskal Herrian: Melissa, Annie, Maria, Leire, Almudena eta Lehunzeko emakumea gogoan! Honen aurrean erantzuteko dugun gaitasuna azpimarratu eta goraipatu nahi dugu. Aste gogorra da hau Euskal Herrian, bi emakume erail baitituzte oso tarte laburrean, eta hau ezin dugu horrela utzi! Gaur denok kalera atera behar dugu!
Eta behin eta berriz aipatu, biolentzia, indarkeria matxistarena dela, guk ez baitugu inor erasotu, inor erail, eta aldiz indarkeria sexistak amaigabea izaten jarraitzen duelako. Zuena, erasotzaileena biolentzia nazkagarria!
Ozen esan dugulako ezetz, nazkatuta gaudela, eta ez garela isilik ez eta beldurrez biziko ere! Autodefentsa feministaren aldeko hautua egiten dugu, eta gauak, egunak, kaleak, etxeak, oheak geureak ere badirelako askatasunean bizitzeko aukera defendatzen eta lantzen dugu egunero. Martxan gu guztiok aske izan arte!
Emakumeen Mundu Martxatik mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.
Gaiari lotutako artikuluak:
- Jaiak, erasoak eta erantzunak. Kattalin Miner eta Amaia Zufia
- Erantzunak eta erantzunak. Idoia Arraiza.
ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!
Gaurko zenbait deialdi:
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30