Emakume Mundu Martxa Galizira bidean da orain

“Mugimendu feministaren aliantzak sendoak dira, eta aniztasuna kontzienteki kudeatzea lorpen bat”

Topatu.info

Zazpi egunez Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, Galiziara bidean da Emakumeen Mundu Martxako karabana feminista. Aste batean, 1.000 kilometrotik gora egin eta 27 herritako haziak jaso ditu. Hain zuzen ere, emakumeek landutako lurretako haziak izan dira elikadura burujabetzaren sinboloa, horixe baita borroka feministaren ildoetako bat. Haziez gain, milaka emakumeren bizipen, sentipen eta aldarrikapenak bildu dira karabanan, eta horren lekuko idatzi bat ere jaso dute: bidaia liburua.

Bilbon egindako ekintza nazionalarekin agurtu dute nazioarteko IV. ekintza, eta Galizia zeharkatu ostean, urriaren 17an amaituko da Lisboan (Portugal), Kurdistanen hasiera eman zitzaionetik zortzi hilabetera. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte, eta dagoeneko 250 emakume inguruko ordezkaritza joango da Euskal Herritik.

Duela urtebete pasatxo hasi zen mugimendu feminista karabana prestatzen, eta azaldu dute prozesuko helburu eta erronka nagusiena aniztasuna kudeatzea izan dela. “Aldarrikatzen dugu aniztasuna aberastasun bat dela, baina hori kontzienteki kudeatzea lorpen bat, ondasun komun bat”, adierazi dute, “Gu batzeko balio duena eta eta patriarkatuaren oinordetzarekin emakumeak historikoki etsaitu eta banatu dituen tradizioarekin hausteko balio duena”. Izan ere, lurralde desberdinetako emakumeak, lesbianak eta transak, bizipen, ibilbide, jakintza, gaitasun, identitate, borroka modu eta aldarrikapen desberdinak dituztenak batu dira karabana feminista antolatzeko, eta uste dute ekintza arrakastatsua izan bada, elkarren arteko aliantzak sendoak direlako izan dela.

Irakurtzen jarraitzeko jo Topatura

Argazki galeria aberatsa topatuko duzue bertan

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!