Talka espazioko agenda otsailean

2020-02-29 egun osoa Talka, Korreria 33, Gasteiz

Asanbladak, tailerrak, emanaldiak, auzolanak... Hilabete amaiera arte ekimen eta ekitaldiz beterik egongo da Gasteizko Talka espazio feminista.

Ostiralean ekin zioten Talka gunean otsaileko egitarauari. Hilabete amaiera arte, ia egunero egongo da ekimenen bat: tailerrak, hitzaldiak, emanaldiak, asanbladak... Korre kaleko 33. zenbakian dago kokatua Talka gune autogestionatu ez-mistoa. 2019ko otsailean Gasteizko Udaltzaingoak desalojatu zituen Araba-Belasko Jauregitik eta hilabete batzuk lanean igaro ostean, espazio berria okupatu zuten otsailean. 

ETIKETAK

Elkarbanatu!