Basaurin M8an kontsumoari planto!

2020-02-29 egun osoa Basauri

SETEM eta SAGARRAK taldeek Marienean antolatutako ekintzeen berri eman nahi dizuegu. Hona hemen programazioa:

Topaketa: Maitasun erromantikoaren zoramen kontsumista (DOAKO SARRERA)

Hizketaldi honetan, Irantzu Varela aktibista feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzailea, industria handiek maitasuna marketing estrategia bihurtu dutelaz arituko da.

Noiz? Otsailak 5, asteazkena, 19:00etan Non? Marienea (Basauri)

 

Lantegia: Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz

(IZENA EMAN BEHAR DA: www.factoriadevalores.eus)

Zergatik dago kontsumoaren arloko ardatza greba feministan? Nola lot daitezke Bangladesh-eko ehungintza-langileen edo marrubiaren sasoikako langile marokoarren protestak gure egunerokotasunarekin? Zer egin dezakegu datorren martxoaren 8an, erosketarik ez egiteaz gain? Eta urteko gainerako egunetan? Lantegi honetan, horren inguruan hausnartuko dugu, eta elkarrekinsortuko ditugu banaka eta taldean ekiteko proposamenak.

Noiz? Otsailak 19, asteazkena, 18:00etatik 20:30era Non? Marienea (Basauri) Prezioa? Dohainik

 

Ikastaroa: Salaketak josten, berrerabilitako ehun-sorkuntzen garapena (IZENA EMAN BEHAR DA: www.factoriadevalores.eus)

Salaketak josten adin guztietako emakumeei zuzendutako lantegia da, esperientziak, irakaspenak eta espazio publikora atera nahi diren salaketa esaldiak partekatzeko; hau da, zaintzei buruz modu seguruan hitz egin ahal izateko sororitate espazioa, belaunaldiz belaunaldi emakumeei utzi izan zaien lana. Esaldiak berrerabilitako kamisetetan idatziko dira, eta horiek jantzita aterako gara kalera, esaldiak etxeko espazio pribatutik espazio publikora ateraz.

Noiz? Otsailak 25, asteartea eta 26, asteazkena, 17:30etatik 20:30era Non? Marienea (Basauri) Prezioa? Dohainik

 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!