“Espoliazioa jarraitzen du Guatemala erresistentzian!!!” Jardunaldiak

2019-10-29 egun osoa Iruñea

Lurraldeak kentzeak zer nolako eragina du bertan bizi diren pertsonengan? Nortzuk eta zergatik erailtzen dituzte bizitzaren alde borrokatzen dutenak? Bake akordio bat izan daiteke gatazka berri baten hasiera? Zeintzuk dira Guatemalako herrien erresistentzia eta borrokak?

Hauei eta beste galdera askori buruz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu urrian antolatu ditugun Guatemalaren inguruko jardunaldietan.

16-asteazkena, hitzaldia: Transnazionalak eta protesta sozialaren kriminalizazioa. La Botan (Lizarra).

22-asteartea, mahai-ingurua: empresa multinazionalen eraginak Guatemalako herrietan. Plazaran.

29-asteartea, “Militanteak, bake etena” dokumentalaren proiekzioa. Zabaldin.

Informazio gehiago gure web orrian.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA