ZARAUZKO EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLAN IKASTARO BERRIAK ESKAINIKO DITUZTE

2019-05-23 18.00 Zarautz

Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira ikastaro berriak, eta izen-ematea urtarrilaren 7tik irekita.

Emakumeen autonomia pertsonala indartzeko, emakumeak ahalduntzeko, emakumeek jardueretan aktiboki parte hartzeko eta elkarren arteko sareak ehuntzeko asmoz sortu zuten Zarauzko Emakumeentzako Jabetze Eskola. Egitasmo honen baitan, Zarauzko Parekidetasun sailak ikastaro desberdinak antolatu zituen iazko urritik abendura bitartean. Urtarriletik maiatzera bitartean ere ikastaroak izango direla jakinarazi dute.

 

Izen-ematea

Urtarrilaren 7tik 22ra bitartean izango da ikastaro berrietan izena emateko epea. Internetetik (www.berdintasunazarautz.wordpress.com helbidean), e-mail bidez (berdintasuna@zarautz.eus helbidera mezua igorrita) edo aurrez aurre eman daiteke izena, Parekidetasun Departamentuan (Zigordia 33). Departamentua astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 08:30etik 14:30era.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!