Gazteentzako tailerrak

2018-03-02 Egun eta ordutegi desberdinak Marienea (Kareaga Goikoa, 54) - Basauri

AUTODEFENTSA FEMINISTA NESKENTZAT Euskaraz

Prestatzailea: Emagin Taldea

Datak: otsailaren 23an eta martxoaren 2an, ostiraletan

Ordutegia: 17:00-20:00

Matrikula: doan

* 12-16 urte arteko neskentzat.

Eraso sexistei erantzun bat ematen ikasteko teknikak.

VOICEOVER MUTILENTZAT Euskaraz

Prestatzailea: Gaizka Tovar (Desirak)

Datak: otsailaren 23an eta martxoaren 2an, ostiraletan

Ordutegia: 17:00-20:00

Matrikula: doan

* 12-16 urte arteko mutilentzat.

YouTubera igotzeko bideo-bikoizketak egiteko tailerra. Ikasiko dugu edozein bideo bikoizten, El Rubiusek eta beste youtuber ezagun askok egiten duten bezalaxe. Bide batez, gure bideoak baliatuko ditugu matxismoari aurre egiteko.

GURASOEKIN SOLASALDIA

Zuen seme-alabek tailerretan zer landuko duten komentatuko dugu.

Martxoaren 2an, ostirala, 17:30ean

ETIKETAK

Elkarbanatu!