Aldaketaren aldeko asanblada

2018-02-24 10:30-13:00 Portalea Kultur Etxea - Eibar

Datorren OTSAILAREN 24ean egingo du Mugimendu soziosindikalak Aldaketaren aldeko Asanblada eta mezu honen bidez, deialdia eta bertan landuko diren gai nagusiak partekatu nahi ditugu.

  • HITZORDUA: otsailak 24, larunbata, 10:30tan Eibarreko PORTALEA kultur etxean. Amaiera ordua: 13:00ak
  • TOKIA: https://goo.gl/maps/nbBwjEz9FbU2
  • GAI ORDENA:
    • Ekainaren 2an Iruñean egingo dugun ALTERNATIBEN HERRIA-ren aurkezpena: irudia, mezua, behin behineko egitaraua...
    • Bazterketaren eta pobreziaren kontra, aurki erregistratuko dugun HERRI EKIMEN LEGEGILEA
      • Edukiaren aurkezpena: atxikita EAE-rako testu proposamena, euskaraz eta gaztelaniaz (datozen egunetan Nafarroako testua igorriko dugu)
      • Sinadura kanpaina proposamena. Talde ariketak eginez, guztion artean osatzea helburu
    • NATURA GURE ARDURA lan taldea birjaio da eta osatzen ari diren plangintza partekatuko dute
    • 2017.urteko diru kontuak partekatzea 

ETIKETAK

Elkarbanatu!