Elikadura 21 Nazioarteko hizketaldia

2017-04-24 Ordutegi desberdinak Europa Biltzar Jauregia (Gasteiz)

Jakina den bezala, 2016ko otsailean, La Haya-ko ISS (Institute for Social Studies) Institutuak, ICAS (Initiatives in Critical Agrarian Studies) sarearen Nazioarteko Hizketaldiaren 6. Edizioa antolatu zuen.

Ordutik hona, lanean aritu gara nekazal ikerlan kritikoen inguruko trukaketak zabaltzeko intentzioarekin, ICAS sarearen erregionalizazio prozesu baten bitartez.

Ekimen honen hedatze prozesuan aurrera pauso berri bat eman nahi dugu 2017ko apirilaren 24tik 27ra bitartean Gasteizen asmo handiko Hizketaldi bat garatuz, EHNE Bizkaia nekazal sindikatuaren laguntzarekin (La Vía Campesina'ko kide den euskal erakundea) eta hazten ari den nekazaritza iraunkorraren eta elikadura burujabetzaren aldeko Etxalde mugimenduaren parte hartzearekin.

Hizketaldi hau La Vía Campesina'k 2017. urtean Euskal Herrian (Derion, Bizkaian) uztailean zehar ospatuko duen Nazioarteko VII.Konferentziarantzako agendaren marko horren pean gertatuko da.

Honek zera esan nahi du, apirilean Gasteizen izango dugun mintegia oso garrantzitsua izango dela bai arrazoi akademikoengatik eta baita politikoengatik ere. ICAS Hizketaldi seriean dagoeneko ohikoa den bezala, mintegiak izen haundiko akademiko zein aktibista ezagunen presentzia oparoa izango du; eta era berean, baita gazte militante/ikasle/ikerlari askorena ere (Europatik zein munduko beste alderdi batzuetatik hurbilduko direnak)

Konfirmatutako hizlariak:

Unai Aranguren. Euskal Herria. La Vía Campesina; Yan Hairong (Hong Kong Polytechnic University); Naseegh Jaffer. WFFP. World Forum of Fisher People; Henry Bernstein (University of London); Dzodzi Tsikata (Institute of Statistical, Social and Economic Research (ISSER) at the University of Ghana); Raj Patel (University of Texas, Austin, US); Susan George (TNI) (tbc); Alazne Intxauspe. Etxalde/EHNE Bizkaia; Ian Scoones (IDS Sussex); Environmental Studies Centre. CEA. Vitoria-Gasteiz; Maria Jose Ainz Ibarrondo (UPV/EHU, Euskal Herria); Raul Delgado Wise (University of Zacatecas, México); Valter Israel da Silva (MPA, Brasil); Jenny Franco (TNI); Peter Rosset. ECOSUR. Colegio de la Frontera Sur. Chiapas. México; Joan Martinez Alier. Catedrático de Economía e Historia Económica de la Universidad Autónoma de Barcelona; Mikel Hiribarren. ELB. ETXALDE; Imanol Esnaola. GAINDEGIA Observatorio para el desarrollo socio-económico de Euskal Herria; Ashlesha Khadse. Amrita Bhoomi. Zero Budget Farming; Sofía Monsalve (FIAN); Txetxu Nuñez (Carta de derechos sociales de Euskal Herria / Movimiento sindical); Silvia Ribeiro. Grupo ETC; Mamen Cuéllar. Andalucía; Anne Bellows (Univ. of Syracuse, US); Jennifer Clapp (Univ. of Waterloo, Canada); Marc Edelman (CUNY, US); Silvia Perez Vitoria. Sociologist and Economist. La ligne d ́Horizon; Papa Bakary Coly, Papis. (CNCR) Senegal. (LVC); Oihana Etxebarrieta (Mov. Feminista EH); Christina Schiavoni. ISS / ICAS; Ye Jingzhong, China Agricultural University, Beijing; Annette Desmarais (Univ of Manitoba); Nora McKeon (FAO); David Barkin (UAM-X); Glenn Stone (Washington U).

 

Laburpenak eta tailerrak proposatzeko epea: 2017ko otsailaren 15ra arte.

Informazio gehiago ere topatu ahal duzue hemen: www.elikadura21.eus

Bidali mezu bat helbide honetara galderarik/zalantzarik balego: elikadura21@gmail.com

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA